Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/04/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Gaintza

?

Ekonomia 

A. Lehen sektorea:

Gaintzako nekazaritza eta abeltzaintza mailaren bilakaera gainontzeko herri eta eremuetan bezala beheranzkoa izan da, lehentasunezko aktibitate ekonomiko modura indarra galduz doa. Halere oraindik herritar batzuk lehen sektoretik bizi dira eta beste zenbait kanpoan lanean aritu ondoren baserriko lanetan aritzen da, baserrian bizi baitira. Herritar asko nekazal lurren jabe dira, beraz batzuk hauek garbitzearen alde edo/eta ohitura,zaletasun bati jarraikiz aritzen direlako nekazaritza ez da guztiz desagertu.

Egungo datuak:
Gipuzkoako Foru Aldundiko nekazaritza sailetik lortutako datuen arabera, Gaintzan egun 41 ustiategi daude. Titularitatearen %75,6a emakumezkoen eskuetan dago eta adinari dagokionean %56,1 61 urtez goitikoen gain. 2006ko urtean ICMa 2k kobratu zuten.

Bazka laborantzan 32 ustiategi aritzen dira. Horietatik gehiengoak 5Ha. azpitik erabiltzen ditu, 6 bakarrik dira 5-15 Ha. bitartean erabiltzen dituztenak eta bakarrak 35 ha. inguruan.
Basoari 395 ha. dagozkio, 190 ha hostozabalek osatzen dituzte eta 206 ha. koniferek. Baso ustiategiak 38 dira.
Artzaintza, 4 baserritan dituzte ardiak: horietako 3k 50 buru baino gutxiago dituzte eta laugarrenak 300 arditik gora ditu.

Behi ustiategiak 13 dira: 4 ustiategik 5 buru azpitik dituzte, 6k 5-10 buru artean eta beste 3k 10-20 artean.
Herritarrengandik lorturiko datuen arabera erabat nekazaritzan aritzen diren herritarrak 5 dira. Gaintza herria Enirio-Aralar mankomunitateko partaide da, beraz lur komunalak ditu eta herritarrak baldintzak bete eta mankomunitatearen baimena lortuz gero aziendak mendi hauetara bazkatzera bidaltzeko aukera dute. Egun herriko bi artzainek dute baimena eta guztira 600bat ardi eramaten dituzte bien artean.

Gaintzako lurrazalaren portzentajerik handiena basoak betetzen du, %70, koniferen presentzia hostozabalena baino handiagoa da. Larre ugari dago,lurrazalaren %30, adibide garbiena herri ingurua bera izanik. Hain zuzen ere larre eta belardiak dira “campiña atlantica” izeneko paisaiari nortasuna ematen dien ezaugarria eta mendeetan zehar belartxoa gure baserrietako animalien elikagai nagusi izan delako iraun dute. Bestalde lurzoru hiritarra eta jarduera intentsiborako gordea % gutxi bat besterik ez da, gaur egun guztia eraikia dago eta arau subsidiario berriak egitean atal honi dagokion lur kopurua gehitu egin beharko da.

Nekazari elkartea: orain 10en bat urte udalak traktore bat erosi zuen herritarren zerbitzurako, gaur egun traktorea nekazari elkarteak gestionatzen du, beste hainbat tresnekin batera. Elkartea herriko nekazari batzuen artean daramate eta bazkide izan ez arren makinaria zerbitzua eskatu dezakezu.

B. Bigarren sektorea:

2006ko IAE zerrenda erreparatuz eraikuntza eta honi loturiko aktibitate batzuk badirela ikus daiteke. Baina herrian eraikitzen ari diren etxe ezberdinetan diharduen langileria da.
Herria eskualdeko komunikazio sare nagusitik erlatiboki urrun aurkitzen denez eta bertako lurrak maldatsuak direnez industria gunerik ez da sortu eta oraingoz ez da sortzeko aukerarik aurreikusten.

C. Hirugarren sektorea:

Herrian bi ostatu daude, asteburu eta jai egunetan kanpoko jende ugari erakartzen dute. Goierri mailan komertziorik gabeko 6 herrietako bat da, halere herritarrak bi ostatuetakoren batetara hurbilduz gero oinarrizko elikagaiak erosteko aukera dute.
Herritar askoren iritziz Gaintzako herriak duen erakargarritasun garrantzitsuena paisaia bera da, natur ingurune ederrean kokatua baitago, Txindoki magalean. Azpimarratzekoak dira herriko hainbat txokok dituen bistak, Aralarrez gain Aizkorriko mendizerra eta
Murumendi parez pare ikus baitaitezke eta itsas aldera begira jarriz gero, Ernio eta inguruko mendiak eta baita Kantauri itsasoa bera ere. Hauez gain baita Goierri eta Tolosaldeko 8 herri ere. Gune lasaia eta ordekatsua izanik eguraldi ona egiten duenean eskualdeko jende ugariren aukera izan ohi da oinez ibiltzera joateko. Bizikleta zaleak ere ohikoak dira bertako errepidetan, zer esanik ez ehiztariak uso pase garaian tiro hotsa han hemenka entzuten baita.


Lana:

Biztanleria lanean:

Gaintzako landunen portzentaia azken datuen arabera %93 ingurukoa da.
Aktibitate tasa, biztanleria osoarekiko ihardunean aritu daitezkeenen portzentaia, Goierriko aktibitate tasa baina txikiagoa da eta oraindik eta baxuagoa lurraldearekiko.

T.A Gaintza: %42,85
T.A Goierri: %45,17
T.A Gipuzkoa: %47,96
Gaintzako biztanleria okupatuaren portzentaia Altzaga eta Goierriko datuekin batera altuena da. Baina kontuan hartu behar da, biztanleria aktiboaren baitan hartutako datua dela eta azken multzo honetatik herritar asko kanpoan geratzen direla. Aldiz aktibitate tasari dagozkion datuak aztertzerakoan, Gaintzako eta Mutiloakoak dira baxuenak. Dirudienez azken urteetako joera beheranzkoa izan da, %5 jaitsi baita Gaintzan eta inguruko herrietan ere antzera.

Gaintzako biztanleria okupatua eta biztanleria guztia alderatzen baditugu, landunen portzentajeak beheranzko joera nabarmena izan duela begi bistakoa da, 10 urtetan 12 puntuko beherakada izan baitu. Gizonezkoen portzentajeak orokorrean beheranzko joera izan duen bitartean emakumezkoenak, 90. hamarkadan barneratzearekin batera goranzkoa izan zuen, baina azken urte hauetan mantendu egin da.

Aipatzekoenak manufaktura industria eta nekazaritza ditugu, jardueraren gehiengoa hartzen baitute. Bestalde azpimarragarria da 2001 urtean langileria okupatuaren %30 ak herrian bertan egiten zuela lan.

Langabezia:

Langabeak Gaintzan, herritar aktiboen %4 dira.(Iturria: INEM, 2006ko abendua) Emakumezkoak gehiago dira gizonezkoak baino eta guztien ikasketa maila oinarrizko hezkuntza da. Aipagarria da bestelako ikasketak eginak dituztenen artean langabeturik ez dagoela. Bestalde INEMeko zerrendan daudenen artean, aurrez inork ez du kontratupeko lan posturik izan, nahiz eta euren adina 45-60 bitartekoa izan. Dena den, ez da ahaztu behar kopurura mugatuz gero 3 langabetuez ari garela, eta gutxi hauen egoera aldatzearekin batera portzentaia ere asko aldatzen dela.
Beste eremuetako langabezi tasarekin erkatuz, eta bakoitzean eman den bilakaera aztertuz, bilakaerarik okerrena Gaintzan eman da. Urteen joanean goranzko joera izan baitu, 91. urtean langabezi tasa baxuena izatetik 2001ean eskualdeko bataz bestekoaren pareko izatera iritsi baitzen, nahiz eta oraindik ere gainontzeko eremuen azpitik egon.


| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F