Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/04/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Gaintza

?

Geologia eta klima 

 

Aralar mendiaren ipar-mendebaldeko egitura geologikoetan barrena zabaltzen da Gaintzako lurraldea. Udalerriaren gune garaienean azaleratzen dira, Aralarko goi-larreetan, hain zuen, materialik zaharrenak (Dogger-ko kareharriak, orain 165 milioi urtekoak) ipar-ekialde/hego-mendebalde lerrokadurari jarraituz. Elkarren hurrengo litologiak, antolatze-modu paralelo nabarmenean daude ezarrita: Goi Jurasikoa (140 milioi urte) eta fazies urgoniarra (Kretazeoa, 115 m.u.).

Klimatologikoki Goierriko eskualdea uren banantze mendilerroan kokaturik dago, Gipuzkoako (Oria haraneko) klima kantauriar-ozeanikoaren eta Nafarroako klima mediterranear-kontinentalaren arteko mugan aurkitzen delarik. Era berean, mendiek euria eta lainoak ugaritzea eragiten dute.
Goierriko baldintza bioklimatikoak Gipuzkoako lurraldearen gainontzekoaren antzekoak dira. Köppen-en klima-sailkapenaren arabera, Goierriko klima Cf taldekoa da: “Urte osoan klima epela eta euritsua”. Urte osoan zehar euriak ugariak dira (urteko batazbestekoa 1800 mm ingurukoa da) eta goreneko plubiometria azaroa eta urtarrila bitartean ematen da, udan gainontzeko urtaroetan baino urriagoak izanik. Goreneko tenperaturak zein gutxienekoak ez dira altuak (urteko batazbestekoa 11ºC-koa, gorenekoa 17ºC-koa, gutxienekoa 7ºC-koa), oro har, egun bakan batzuk berotsuak diren arren.



| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F