Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/04/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Gaintza

?

Nola Iritsi 

Gaintza errepide bidezko komunikazio-ardatz nagusietako baten barruan dago: Europa erdialdetik datorrena, Irundik Penintsulan barneratzen dena eta Madril eta Portugalera jarraitzen duena N-1 errepidearen bidez.

100 kilometro baino gutxiagoko eremu batean 3 aireportu ditu, hau da, Hondarribia-Donostia, Foronda-Gasteiz eta Loiu-Bilbo, eta 2 itsas-portu garrantzitsu: Pasaiakoa eta Bilbokoa. Horrela bada, erraz asko irits daiteke Zaldibira errepidez eta trenez.

Errepidez

Donostiatik eta Gasteiztik, N-1 errepidea hartuko dugu Ordizia/Itsasondo/Gaintza dioen irteerara arte. Ordizia zeharkatu eta ondoren, GI-2133 errepideari jarraituko diogu 2 kilometrotan eta gero GI-3371 hartuko dugu Gaintzara arte.

Bilbotik berriz, A-8 autobidea hartuko dugu Donostiarako noranzkoan, eta, Maltzaga inguruan (Eibar), AP-1ari jarraituko diogu Bergarako bigarren irteeraraino. Handik, GI-632a hartuko dugu eta Antzuola, Zumarraga, Ormaiztegi eta Beasain igaro ondoren iritsiko gara Ordiziara. Azkenik, GI-2133 2 kilometrotan eta ondoren GI-3371 errepidea segi helmugara iritsi arte.

Trenez 

Zaldibiri Frantziarekin (Donostia-Irundik), Gasteizekin, Madrilekin, Bartzelonarekin eta La Coruñarekin lotuta dago ibilbide luzeko zerbitzuetan. Aldiriko zerbitzuetan Gaintza Irun-Donostia-Brinkola linean sartuta dago (1-2 tren orduko). Ordiziako geltokia gertuena da Zaldibira iristeko.

Garraio publikoa erabilita

Autobusez:
Goierrialdea Bus konpainiak Gaintza eta Goierriko beste zenbait herri lotzen ditu.
PesaOrdizia  eta Eibar - Iruña eta Donostia-Bilbao lotzen ditu.
ALSA Etnacar Beasain eta IRun - Badajoz eta Irun-Coria lotzen ditu.
Continental Beasain eta Ordizia Madril eta Donostia lotzen ditu.
La Estellesa Ordizia eta Besain Lizarra eta Donostia lotzen ditu.

Trenez:
Renfe Aldirikoak Donostia

Taxi zerbitzuak

Ordizia Ordiziako kalea z/g Tfnoa: 943 88 14 86 
Zaldibia Tfnoa:626 95 80 15




| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F