Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/04/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Gaintza

?

Historia eta Artea 

Eskualdeko beste hainbat herrirekin batera Ordiziako udalerriari atxiki zitzaion 1399. urtean, Gaintzari buruzko lehen idatziak garai honetakoak direlarik. Garai hartan lurraldea desoreka handiak pairatzen ari zen. Landa eremuko nobleen arteko liskarrak eta burutzen ari ziren gehiegikeriak gero eta ugariagoak zirenez, Gaintza, Altzaga, Arama, Ataun eta Beasain Ordiziari batu zitzaizkion babesa lortu nahian. Bestalde akordioaren izenpetzearen ondorioz legezko hainbat abantaila ere eskuratu zituzten Baina 1615 urtean, Gaintzak berriro hiribildu izendapena bereganatu zuen. Halaber diru arazoak zituenez Arama, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Altzagarekin elkartu zen Oria ibaiko batura osatuaz, honen amaiera 1856an izan zen.

Enirio-Aralarko mankomunitatea:

Enirio-Aralar mankomunitatea 1400 urtean sortua omen da. Garai hartan Goierriko hainbat herri Villafrancari ziren bilduak, Gaintza barne, legezko eta bestelako abantaila batzuen jabe izateko. Bestetik Amezketa eta inguruko udalerri batzuen artean Bozueko batasuna osatzen zuten, hain zuzen bi batasun hauek izan ziren eta egun oraindik dira mankomunitatea osatu zutenak.
Historiak dioenez, hain justu urte hartan Enrike IIIak Enirio eta Aralarko mendiak Juan de Amezketari eman omen zizkion. Aurrez aipatutako bi batasunetako kideak ados ez eta beraien ustez beraiena izan behar zuena eskatu zuten. Azkenik 1409an beraien eskuetan geratu omen zen mendi hauen gaineko erabilera eta eskubideak urrezko 1400 florin ordaindu ondoren.

Enirio-Aralar eremua, Aralarko Parke Naturalaren baitan kokatzen da, 3.440 ha ditu eta horietatik soilik dira 700ha pago. Azken glaziazioaren ondoren pagoa eremuko jaun eta jabe egin zen bertako lurzoruaren sortzaile nagusi bihurtuz. Baina azken bi mendeetako jarduera estentsiboek, bai artzaintza zein egurgintza eta ikazkintzan gaur egungo egoerara ekarri gaituzte, goi larrez eta eremu askotan azaleratutako kareharrizko formazioz osatua.
Mankomunitateko abeltzainek baldintzak betez gero lur sail publiko hauetara eraman ditzakete euren abereak bazkatzera, maiatzeko lehen igandetik abenduko azken igandera bitarte, gainontzeko epealdian galarazita dago inongo etxe abererik bertan bazkan aritzea.


| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F