Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/04/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Gaintza

?

Kokapena eta demografia 

Kokapena

Gaintza, Goierriko eskualdean kokatzen den landa eremuko herria da. Aralarko mendi magalean aurkitzen da. , muino baten inguruan sakabanatuta, herri kaskoa muinoaren gorenean eta inguruko lurretan zehar gainontzeko baserriak, bata bestearengandik ez oso hurbil. Eguna garbi izanez gero Aizkorri eta Murumendi moduko mendiak ederki ikus daitezke. Egun 137 biztanle ditu eta 6 km² ko azalera. Eskualde guztiak bezala klima atlantiarra eta orografia malkartsua du. Auzo gunea 446 metroko garaieran aurkitzen da.

Gaintzako muganteak honako hauek dira: iparraldean Altzaga, Abaltzisketa ekialdean, Ordizia mendebaldetik eta hegoaldetik Zaldibia.

Demografia

Egun Gaintzak 137 biztanle ditu. Baina 1860. urtean udalerrian 500 biztanle bizi omen ziren eta 40 urteren buruan 100 biztanletik gora galdu omen zituen. Halere 50. eta 80. hamarkada artean jasan zuen jaitsiera handiagoa izan zen, 30 urteren barruan 232 biztanle galdu baitzituen. Dirudienez ordura arte landa eremuan bizi eta dihardun zuen biztanleria behe lautadan indarrean ari zen industria gunera lekualdatu zen, jadanik abian zen biztanleriaren gain behera indartuaz.

Baina azken 10 urteetan Gaintzako biztanleria mantendu egin da eta urteren batean gorantz ere egin du. Igoerarik azpimarragarriena 2004-2006 urte artean jasandakoa izan da, eta hain justu frontoi inguruko etxebizitza berrien eraikuntza-lanen amaierarekin bat dator. Orokorrean, landa eremuan milurteko berriak biztanleriaren igoera ekarri du, arrazoiak hainbat izan daitezke, batzuk lekuan lekukoak badira ere, beste asko herriz herri errepikatu egiten dira; udalek abian jarri duten etxebizitza politika aktiboa, herri txikietako zerbitzu eskaintza igoera, etxebizitzen salneurri altua,…

Landa eremuko herri hauen biztanleria adin taldeka aztertzean Gaintzako biztanleriaren banaketak desegituraketa handiena duela ikus dezakegu. Adindu gehien bertan bizi da eta gazte gutxien ere bai, 65 urtetik gorakoek 19 urte azpiko gazteen kopurua 8 puntuan gainditzen dute. Egun biztanleria egitura orekatuena Altzagako herriak du, azken urteetan biztanle kopurua asko handitu da, udalak etxebizitza politika aktiboa izan duen garaian.

80. hamarkadatik gaur arte Gaintzako biztanleriak izan duen joera orokorra mantentzearena izan da, igoera txikiren batekin.

Gaintzako bizilagun kopuruak aldaketa handiegirik sufritzen ez zuen bitartean gainontzeko herrietakoa beherantz zioan, baina mende berria hastearekin batera Altzaga, Arama eta Mutiloko egoerak aldaketa nabarmena jasan zuen, biztanleriak goranzko joera hartu baitzuen, Gaintzakoaren antzera baina neurri handiagoan, gaur egun Gaintzakoa herria delarik bizilagun gutxieneko herria Goierriko eskualdean.

Urteen joan etorrian Gaintzako adin nagusiko taldea handituz joan da, egun biztanleria osoaren %25a osatzen dute, eskualdeko portzentajerik altuenetaz ari gara hizketan.

Famili egitura

Gaintzan 44 familia daude, hauen bataz besteko tamaina 3 pertsonakoa da. Familiako partaideen erdia gazte, langabe eta menpekoek osatzen duten artean beste erdia landunek osatzen dute. 2001 urtean pertsona bakarreko familia kopurua 10ekoa zen, gaur egun bada adineko ezkongaberik bakarrik bizi denik.

Formazio maila

Gaintzako biztanleriaren ikasketa-mailari dagozkion datuak eskualde, lurralde eta erkidegoko datuetatik urrun daude. Daturik aipagarriena ikasketarik gabekoen portzentaje altua da, 10 urtez gorakoen herena baina gehiago baitira, kopuruz 43 pertsona 120 biztanleren artean. Bestalde lanbide eta goi mailako ikasketak dituztenen kopuruak batu ondoren 25 ditugu, %21 inguru.
Herri eskola orain hamarkada batzuk itxi izana eta gaur egun haurtzaindegia besterik ez izatea eta ondorioz herriko gazteak herritik kanpora joan beharra oinarrizko ikasketak egitera, era ezkorren eragin dezake bertako heziketa mailan, ondorioz herriaren etorkizunean, herri garapen aukera zuzenean biztanleek azaldutako formakuntza-kultura mailari lotua baitator.

Gaintzako haurtzaindegia 2004 urtean zabaldu zen eta gaur egun 3 haur besterik ez daude izen emanda, kopuru hau delarik haurtzaindegia irekita izateko gutxieneko kopurua. Aldiz eskolaz kanpoko ekintza eta ikastaroak inoiz antolatu dira, baina ez inolako maiztasunez.


| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F