Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/04/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Gaintza

?

Pertsonaiak 



Aipamen berezi bat merezi dute honako pertsonaiak nahiz herrian, nahíz kanpoetan Gaintzaren ezagumena zabaldutakoak:

- Juanes de AGIJIRRE, XVII"garren mendeko azkenaldi-koa, arkítekto eta kantera-maisu, hainbat eliz eraikuntzak egin zituena: Araban, Kanpezo, Gamarra, Mendibil eta Santa Kruz"ko elizak; Nafarroan, Larraga, Murion, Ordinlla de la Sierra eta Trebijano"ko elizak eta Tirralba"ko korua; eta Errioxan, Bigera"ko zubia.

- Martin de GAINZA, bere beste bi, senide Juan eta Migel lagun zituela, harri-maisu bikainak, 1550 urtean, Sevillako katedraleko Erregearen kapila egn zuen), hiri bertako beste zenbait lanen artean. Diego de Tríaño izan zen bere erakusle eta berak bai ondo jaso ere maisuaren esku eta artetasuna.

- Jose Ignazio AURKIA, Gaintzako Ostatuan 1.839 urtean jaioa degu. Ormaiztegiko tren-zubiarentzat harrizko oinak egiten ari ziren; gure gaintzatar gazteak 21 urte zituen.

Idizazbal, Lazkao eta Gabiriako kanteretatik harria ekarrita, harrizko poste (hiru ziran) baten gainean, lurretik 26 metro alturan, polea baten bidez harria jasotzen ari omen zen; behetik goruntz sokaren bidez zeraman harria nuntsu zen ikusteko, ertzera arrimatu zenean, polearen maniela eskutik ihesita, kanporuntz amildu zuen lurrean zegoen hormigoizko masa batean gainera erortzeraino. Lau ordu ta erdi korde gabe egon ondoren, sendagileek ez zioten hezur bat bada ere hautsita aurkitu. Berebiziko miraria izan. zen horrela bizirik eta sano gelditzea.

Madrid-ko sierran., gaintzatarrak harri-kantero lanean ibiliak dira. Joan zen mendean, bertan. lanean ari zirela, “gorria” izeneko gaitza arrapatu zuten, osasunez makaltzeraino. Beraiek jarritako izena darama paraje harek: "Arri-gorria".

Eta Gaintzak eman dituen apaiz eta erligiosoen artean, aipatu nahi nituzke: Mendizabal-txikiko seme, Ignazio GARMENDIA GARMENDIA, jesuita ospetsua, 1.898.1.31n jaioa eta Madriden 1.990.VII.16an hil zena. Elormendi-beheko bi anai jesuita: Ignacio Maria MAIZ eta Lukas MAIZ (Burdeosen hila). Elormendi-goiko, Karlos GOROSTIZU kaputxinoa,…


| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F