Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/12/15
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Gaintza

?

Idazkaritza 

Helburuak

Fede publikoa eta lege-aholkularitza emateaz arduratzea.
Idazkaritza Saileko zuzendaritza eta funtzionamendu egokiaz arduratzea, bertara atxikitutako giza eta material baliabideak antolatu, koordinatu eta gainbegiratuz.

Funtzioak

•Udalbatzari eta bere kideei lege-aholkularitza ematea, laguntza eskatzen dioten gai guztietan.
•Udal-eskumen eta udal-zerbitzuei dagozkien legezko xedapen eta araudiak aztertu eta horien berri izatea; halaber, arduradun politiko, tekniko eta interesa duen edonor jakinaren gainean jartzea.
•Udalbatzarretako eta Tokiko Gobernu Batzarretako gai-zerrendak prestatzea eta alkateari aurkeztea.
•Deialdia egiten den unetik, gai-zerrendan sartzen diren espedienteen agiri guztiak zaintzea eta horiek aztertu behar dituzten organo-kideen eskura jartzea.
•Udalbatzarretara eta Tokiko Gobernu Batzarretara joatea, aktak idaztea, horiek transkribatu eta banatzea eta akordioak betetzen direla bermatzea.
•Alkatetza-Lehendakaritzaren ekintza edo ebazpen guztiak eta erabaki-organoen hitzarmenak ziurtatzea, baita entitatearen aurrekari, liburu eta agiriak ere.
•Espedienteetan ebazpen eta akordioak jasotzea eta horiek sinatzea.
•Lehendakariari eta Udalbatzako kideei eskriturak sinatzeko ekitaldietara laguntzea; halaber lehendakariak agintariei egiten dizkien bisitaldietara laguntzea eta bileretara joatea, honek horrela eskatzen dionean.
•Entitateak parte hartzen duen enkante, kontratu eta antzeko administrazio-agiri guztien aktak baimentzea.
•Erabakiak hartzeko eta espedienteen izapideak egiteko behar diren txosten juridikoak egitea.
•Udalbatzako kideen Interesen Erregistro Liburua eraman eta entitatearen Ondasunen Inbentarioa egoki gestionatzea eta eguneratuta izatea.
•Enplegu Publikorako Eskaintza, Lanpostuen Zerrenda, Lan Sustapena, lanpostuen hautapen eta hornikuntza, promozioa, eta abarren espedienteak kudeatu eta tramitatzeaz arduratzea.
•Udalaren Artxibo Orokorra egoki antolatu eta gestionatzeaz arduratzea, horretarako ezarrita dauden jarduera eta neurriak koordinatu eta gainbegiratuz.
•Kanpo-zerbitzuen azpikontratazioa eskatu, proposatu eta dagokion kasuan, baldintza teknikoen agiria egitea; horrez gain, kontratatutako edo zeharka kudeatutako zerbitzuak kontrolatu eta gainbegiratzea.
•Udalaren korrespondentzia ofiziala berrikusi, sinatu eta sailkatzea, eta erregistratzeko eta banatzeko agindua ematea.

Zerbitzuak

•ARTXIBOA. Dokumentazioa Udaleko artxibo historikoan eta kudeaketa-artxiboan jaso, antolatu eta zaintzeaz arduratzen da, eta herritarren kontsultei erantzuten die.
•HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA. Eginkizun hauek ditu:

AGIRIEN SARRERA- ETA IRTEERA-ERREGISTROA: Udalari aurkeztu nahi zaion edozein eskaera idatziz egin behar da, eskatzailearen datuak emanez eta behar bezala sinatuta, sarrera-erregistro honetan. Interesdunak hala eskatuz gero, sarrera-zigilua daraman fotokopia entregatuko zaio, idatzia zein egunetan aurkeztu den jasoarazteko.
TELEFONIA. Udaletxeko telefonoguneaz arduratzen da. Deiak interesdunei pasatzen zaizkie.
INFORMAZIOA Udalarekin lotutako gaiei buruz:
- Interesdunei, izapidetzen ari diren espedienteen egoera
- Udalaren deialdiak
- Bekak eta diru-laguntzak
- Administrazio-kontratuen prozedurei buruzko dokumentazioa
- Udal araudiak, kopiak emanez
- Langileak hautatzeko prozesuetako oinarriak eta lan-eskaintza publikoa
- Espedienteak publikoari erakustea
IZAPIDEAK EGITEA:
- Egoitza- eta bizikidetza-ziurtagiriak
- Dokumentuak erkatzea
- "Obrak jakinean" baimena
KEXAK ETA IRADOKIZUNAK JASOTZEA


| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F