Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/12/15
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Gaintza

?

Gizartekintza 

Helburua

Gaintzan gizarte-arloko eskakizunei eta beharrei aurre egiteko prestatuta dauden hainbat zerbitzu daude. Gizarte-baliabideek herritarren eguneroko bizitzan sortzen diren arazoak bideratzea eta ahal den neurrian irtenbidea aurkitzea dute helburu. Argibide- eta aholkularitza-zerbitzu horiek herritar ororentzako lanean dihardute.

Zerbitzuak

1.- Informazio-, balorazio- eta aholkularitza-programa

Atal honetan, gai ugari biltzen dira: oinarrizko errenta, gizarte-larrialdietarako laguntzak, udal-tasak ordaintzeko laguntzak, presoen familiei bidaiak ordaintzeko laguntzak, kotizatu gabeko pentsioak, gizarte-ongizateko fondoak, ezinduei zuzendutako prestazioak.

2.- Elkarbizitza-programa

Elkarbizitzari dagozkion hainbat elementu lantzen dira: zaharren egoitzak, eguneko zentroak, harrera-familiak, etxeko laguntza zerbitzua, tratamendu familiarrak, tele-alarma, emakumeei zuzendutako arreta juridikoa eta psikologikoa.

3.- Prebentzio komunitarioa droga-mendekotasunaren arloan

Pertsona, familia eta gizarte-taldeei drogekin edo droga-mendekotasunarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko informazioa, orientazioa eta aholkua eskaintzea eta, behar den kasuetan, beste zerbitzu batzuetara bideratzea, beti ere horren jarraipena eta koordinazioa eginez.


| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F