Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/05/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Gaintza

?

2012ko Udal Aurrekontua 

Iragarkia

 

2012ko ekitaldi ekonomikorako Aurrekontu Orokorra jendaurrean jartzeko arauzko epea amaiturik eta haren aurka inolako erreklamazio edo oharpenik jaso ez denez, aipatu Aurrekontu Orokorra behin-betiko onartuta geratu da Udalbatzarrak 2012ko martxoaren 19an hartutako erabakiaren bitartez.

 

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 15.3 artikuluan ezarritakoa betez, aipatu Aurrekontu Orokorra Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da kapituluka laburturik:

 

SARREREN EGOERA

 

Kapitulua             Izena                               €uroak

 

1          Zuzeneko zergak                        18.813,00.-

2          Zeharkako zergak                         9.000,00.-

3          Tasak eta bestelako sarrerak       17.742,00.-

4          Transferentzia arruntak              159.225,88.-

5          Ondore-sarrerak                                86,06.-

7          Kapital transferentziak               191.681,70.-

 

                                                                            

            Guztira                                     396.548,64.-

           

GASTUEN EGOERA

 

Kapitulua             Izena                                    €uroak

 

1          Pertsonal gastuak                             98.495,97.-

2          Gastuak ondasun aurrunt eta zerb.     55.168,99.-

3          Finantza-gastuak                                1.400,00.-

4          Transferentzia arruntak                      23.996,90.-

6          Inbertsio errealak                             192.224,93.-

9          Finantza pasiboak                             25.261,85.-

 

            Guztira                                           396.548,64.-

 

Era berean, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, erabaki horrek amaiera ematen diola administrazio bideari. Interesatuek Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute haren aurka EAEko Auzitegi Nagusiko Aministrazioarekiko Auzietarako Salan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, jurisdikzio hori arautzen duen legearen 58. artikuluak ezarritakoaren arabera, aldez aurretik Udalbatzar honi adierazita azaroaren 26ko 1992/30 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 110.3 artikuluak dioen bezala, egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzearen kalterik gabe.

 

Gaintzan, 2012ko maiatzaren 02an.

 

 

 

 

Joseba Mirene Garmendia Ustoa; alkatea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F