Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2013/04/09
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Gaintza

?

Ziurtagiri elektronikoak internet bidez 

Udal Zerbitzu Telematiko pertsonalizatuak erabiltzeko identifikazio-sistema bat izan beharko dugu.

IZENPE/ONAk jaulkitako ziurtagiri digitaldun txartela erabil dezakegu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan zerbitzu telematikoak egiten dituzten erakunde guztietarako balio baitu, edo bestela Gipuzkoako lurralde historikoko Udal Zerbitzu Telematikoetan soilik erabiltzeko eskainitako identifikazioa erabil daiteke, hots, erabiltzaile-izena eta pasahitza. Identifikaziorik ez badugu, pantaila berean adierazten den atala sakatuta eska dezakegu pasahitza. Irekiko den leihoan gure datuak idatzi eta udaletik gurekin harremanetan jarriko dira pasahitza emateko.

Ezkerreko panelean Pertsonalizatuak eta Orokorrak agertzen direla ikus dezakegu, eta horien barruan azpimenu bat.

Identifikatzen garenean, BIZTANLEEN UDAL ERROLDA Udal Zerbitzu Telematiko Pertsonalizatuen atalean menutik esteka sakatu eta honako kontsulta eta eragiketa hauek egin ditzakegu:

•ERROLDATZE DATUAK
•ETXEKIDEEN ZERRENDA
•ERROLDATZE HISTORIALA
•ERROLDATZE ZIURTAGIRIA ESKATU

ERROLDATZE DATUAK
Erroldatze historiala edo etxebizitza horretan bizi diren familia-unitateko pertsonak zein diren jakiteko, aski dugu behealdeko Erroldatze historiala edo Etxekideen zerrenda estekan klik egitea.

ETXEKIDEEN ZERRENDA
Etxekideen zerrenda esteka sakatzen badugu, etxebizitza horretan bizi diren pertsonen zerrenda agertuko da hurrengo pantailan.

ERROLDATZE HISTORIALA
Erroldatze historiala esteka sakatzen badugu, Biztanleen Udal Erroldan izan diren
aldakuntzak agertuko dira hurrengo pantailan.

ZIURTAGIRIA ESKATU
Erroldatze ziurtagiria eskatu esteka sakatzen badugu, erroldatze ziurtagiriaren eskaera baieztatzeko eskatzen duen leihoa agertuko da.


| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F