Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/11/23
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Gaintza

?

2010 hirigintza iragarkiak 

Enkantea: orubea besterentzea

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
224. zenbakia Data 2010-11-23 210 orria

7 Udal Administrazioa

GAINTZAKO UDALA
Enkantea: Orubea besterentzea

GAINTZAKO UDALA

Etxe­berri ­etxeko orubea eta hegoaldean geldi­tzen den 149 metro karratuko orubea Gain­tzako Udal jabegokoak enkante publikoaren bidez besteren­tze­ari dagokion iragarkia.

1.    Eslei­tzailea:

Gain­tzako Udala.

2.    Kontratuaren xedea:

Etxe­berri ­etxeko orubea eta hegoaldean geldi­tzen den 149 metro karratuko orubea Gain­tzako Udal jabegokoak enkante publikoaren bidez besteren­tzea. 

3.    Tramitazioa, eta eslei­tzeko prozedura:

— Tramitazioa: Arrunta.

— Prozedura: Lehiaketa.

4.    ­Gutxieneko lizitazio prezioa:

24.000,00 euro.

5.    Bermeak:

— Behin behinekoa: 600,00 euro.

— Behin betikoa: 1.000,00 euro.

6.    Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu:

— Erakundea: Gain­tzako udalean.

— Helbidea: Herriko plaza, z/g.

— Herria eta posta Kodea: 20248 Gain­tza.

— Telefonoa: 943.889 564.

— Helbide elektronikoa: gain­tza@udal.gipuzkoa.net

— Web: www.gain­tza.net

7.    Eslei­tzailearen bereziko betekizunak:

Orubean plantea­tzen den eraikun­tza egitea, 4 etxe­bizi­tza­koa, 4 garajekoa eta prezio tasatuan sal­tzea. Landagipuzkoa 32 programa barruan dagoen eraikun­tza bateri lotuta dagoenez eraikun­tza hori eslei­tzeko klasifikazioa izan behar dute. Pleguaren 1. atalean azal­tzen dena.   

8.    Eskain­tzak edo partehar­tze eskaerak aurkezteko modua:

— Aurkezteko azken eguna: 2010eko azaroaren 29a. 

— Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldin­tza Ekono­miko-Administratiboen 7. klausulan eskatutakoa.

— Aurkezteko lekua: Gain­tzako udala eta Posta zertifikatuaz, honako helbidera bidaliz: Gain­tzako udala (herriko Plaza, z/g).

9.    Eskain­tzen ireki­tzea:

— Erakundea: Udale­txea, Herriko Plaza, z/g) Gain­tza.

— Data: Abenduaren 3an.

— Ordua: 13:00etan.

10.    Beste zenbait argibide:

— Eskritura formaliza­tzeak eta inskriba­tzeak sortutako kostuak eroslearen kontura izango dira.

11.    Iragarkien gastuak:

— Esleipendunaren kargu.

Gain­tzan, 2010eko azaroaren 19a.—Ignacio Javier Garmen­dia Arruabarrena, Alkatea. (13477)


| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F